Kale Kantoitik

Normaltasun "berria"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2020ko maiatzaren 26a

Bukatu dira zortzietako txaloak. Bukatu dira saltzaile, garraiolari, osasungintzako langile eta abarrei eskainitako esker soinu horiek.

 Eta ez lehen baino gutxiago merezi dituztelako. Lehengo arriskuari metatutako nekea batzen zaio orain, merezimendua areagotuz. Orain ordea ez da hain zentzuzkoa nonbait, ordu horretan jende asko kalean dagoelako, konfinamenduaren gogorrena pasa delako, dinamika hori jendearen animoan eragin negatiboa izaten hasia zelako,... Hainbat arrazoi eman dira eta daitezke. Baina ez al daude denak ere norbere egoera eta ilusioekin lotuta? Ez al litzateke ba posible kalean, terrazan edo dena delakoan txalo jotzea? Ez al gaude oraindik alarma egoeraren ziurgabetasunean? Txaloek eragin al dezakete negatiboki?... Ez ote da izango dena pasatzen ari dela sinestarazi nahi diogula geure buruari? Beste hamabost egunetan berriz ere "libre" izango garen usteak zentzu guztitan arindu gaituela? Normaltasun "berria", badakizue...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!