Koronabirusa

Udalak laguntzak banatuko ditu COVID-19aren eragina arintzeko

Ataria 2020ko maiatzaren 5a

Merkatari eta ostalariei bideratutako laguntzez gain, familiei zuzendutakoak ere hartuko dituzte kontuan.

COVID-19aren egoera eta bilakaerak eragindako egoera dela eta ondorengo neurri eta erabakiak hartu ditu Irurako Udalak:

  • Merkataritza eta ostalarientzako udal diru laguntzak ematea.
  • Familiei laguntza ematea: DSBE (RGI) jasotzaileek eta ekonomikoki pareko egoera bitarte dauden herritarrei laguntza bideratuko zaie. Baita derrigorrezko hezkuntza bitarte dauden haurren familiei ere, jangelarik ez dutenez, etxean gehitu diren energi gastuetan laguntzeko.
  • Herritarren babes maila handitzeko, etxez-etxe telazko maskara edo musukoak banatuko dira.

Informazio gehiagorako telefono honetara dei dezakete herritarrek 943 69 13 33, edo bestela, mezua bidali udala@irura.eus helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!