Pasahitza (zaharra)

Ez aldapa eta ezta notizia ere

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2020ko urtarrilaren 28a

Hau denboraren azkarra, atzo zen eguberri eta bihar San Blas. Urte berria, gezurrezko konpromiso berriak, zahar jaiotzen diren ilusio berriak, urte zaharretik datozkigun zor berriak... urte berria.

Eta urte berriaren hasieran urteroko aldapa, eta hala ere urtero berria... eta berria. Komunikabide askotan agertu zaigu hainbatgarrenez urtarrileko aldaparen nolakotasunaren inguruko informazio, ikuspegi, azterketa, konparaketa edo dena delakoren bat, benetan berria balitz bezela. Ez izan ordea berria, ez aldapa eta ezta notizia ere. Baina eta berria berria ez bada, zergatik ez ziguten urte zaharrean eman, baina ez hasieran, bukaeran baizik? Zergatik ez ziguten alarma piztuarazi behingoagatik, gero zaurituak kontatu ordez? Ba ez duelako saltzen. Nahiago dugulako zeinen larri gauden entzutea, aurrez larri egoteko arriskua gauzatu ez dadin zer egin beharko genukeen entzutea baino. Eta horregatik berriz ere urte berria, urteko berria, urteroko berria... berria ez dena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!