Pasahitza (zaharra)

Aurrera doa urria

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2019ko urriaren 25a

Aurrera doa urria. Aurrera doa denbora. Aurrera doa... bueno, aurrera edo...

Datozen egunotan atzera ere egin beharko baitu denborak halabeharrez. Bueno, ados, denborak berak ez, ordulariak bakarrik. Bueno, bakarrik ez, guk eraginda. Bueno, guk berari eraginda eta berak guri eragingo. Izan ere, geuk erabakitzen dugu ordua aurreratu eta atzeratzea, ustez eguzki argia hobeto baliatzeko. Aurreratzea omen hori ere. Gizarteak aurreratzea. Gizakiok aurreratzea. Bueno, gizarteak gizakiok eraginda. Eta gizarteak gizakion eraginez aurreratzen du gizakioi eragiteko. Eta alderantziz? Ba, bueno, baliteke... Eta gu buruhauste guzti hauekin ari garen bitartean, aurrerapena eguzki sistemaren baita ere jarri nahi dugun bitartean, benetan zer eta zergatik egiten dugun pentsatu bitartean... bitartean eguzkia ere salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!