Irurako jaiak 2019

Sagardo onena aurkitu nahian ibili dira Iruran

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 22a

Festetako hirugarren eguna aprobetxatu dute irurarrek. Afaldu baino lehen, sagardo ugari dastatzeko aukera izan dute.

Irura jaietan dago bete-betean. Afaldu baino lehenagoko tartea sagardoa probatzeko baliatu dute. Hain zuzen, hamabi sagardo postu egon dira plazan eta jende ugari bertaratu da. Sagardo dastaketa izan da gaurko azken ekintza, baina aurretik, patata tortilla lehiaketa, haurrentzako herri kirolak eta talde jokoak ere izan dituzte. Festa egun asko dituzte oraindik aurretik. Ikusi egitaraua osorik hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!