Irurako jaiak 2019

Dantzak bete du plaza

Irati Saizar Artola 2019ko irailaren 21a

Plaza oso-osorik bete dute dantzariek, Iruran, gazteen dantza-sokan. Aurretik, herriko kaleetan barrena ibili dira, musika lagun, kalejiran.

Kalejiran hasi dute eguna irurarrek. 09:00etan abiatuta eguerdira bitarte, herriko kaleetan barrena ibili dira dantzariak giroa jartzen. Eguerdian, soka-dantza dantzatu dute. Bitartean, goiz osoan zehar gaztetxoenek hamaika jolasez gozatzeko aukera izan dute.

Ikusi datozen egunetarako egitaraua hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!