Kale Kantoitik

Bertso saioa elizan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2019ko ekainaren 17a

Sanjoanetara iristen ari garen honetan beste geldialdi bat, oso gertu aurtengoan, Anoetako Korpus jaiak.

Iaz bezala aurten ere bertso saioa jaien aurreko asteburuan. Iaz bezala aurten ere bertso saioa elizan. Eta iaz bezala aurten ere denetarako iritziak, bai joan zirenen eta baita joan ez zirenen artean ere. Batzuentzat eliza kulturako tenplua da, eta ez litzateke bestelako gauzatarako erabili behar, are gutxiago jai giroko ekintzatarako, eta zer esanik ez, bertso saioak bezala, eliza bera kritikatzeko aukera eman dezaketenetarako. Beste batzuen ustez erabil daiteke, baina sentsazio arraroa izaten dute ekitaldiaren hasieran, nahiz eta Anoetan, eta oso egoki nire iritziz, aldarea estaltzeko teloi beltz bat jarri zuten. Urteetako ohiturak, heziketak edo dena delakoak pisu handia nonbait. Eta badira eliza areto bat gehiago dela pentsatzen dutenak ere, areto egokia gainera zenbait gauzatarako, bai kokapenez, bai akustikaz eta baita antolakuntzarako eskaintzen dituen erraztasunengatik ere, eta kulturako geroz eta gutxiago erabiltzen den neurrian erabili beharko litzateke geroz eta gehiago bestelako ekintzatarako, zenbaiten hitzetan erabat. Bai batean eta bai bestean, eliza eliza izan...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!