Iruran EH Bildura itzuli da alkatetzara, EAJri aldea aterata

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

Gorka Murua izango da Irurako alkatea, hauteskundeak EH Bilduk irabazita.

EH Bilduk berreskuratu du Irurako alkatetza, 458 boto lortuta, bost zinegotzi izango dituztelako. EAJk, berriz, 350 botorekin, lau zinegotzi edukiko ditu. Bestalde, PSE-EEk 39 boto eduki ditu.

Gorka Murua EH Bilduko Irurako hautagaiak esan du gustura daudela herritarrek eman dieten  babesarekin eta eskerrak eman nahi izan dizkie. Ana Jesus Leunda EAJko hautagaiak, berriz, oposiziotik jarraituko dutela lanean dio. «Pozik gaude egindako lanarekin, baina herritarrek aldaketa nahi badute aldaketa egongo da», gaineratu du.

Partaidetzak %0,73 egin du gora duela lau urteko udal hauteskundeekin alderatuta. Orduan, EAJk lortu zituen bost zinegotzi, 419 botorekin. EH Bildurentzat, berriz, lau zinegotzi izan ziren 315 botorekin eta PSE-EEk 22 boto izan zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!