Pasahitza (zaharra)

Ertzak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2019ko maiatzaren 21a

Hauteskunde kanpainako azken astea den hau hasten den unean hasi dira argiago ikusten puzzlearen benetako ertzak, benetako koloreak eta baita osotasunean har dezakeen forma ere.

Kuriosoa da nola beste puzzle batekoak ziruditen piezek ere beren lekua naturalki hartzen duten, eta baita berezko ustezko irudia nola desitxuratzen duten ere, kolore eta forma ezberdinak emanez. Eta hala ere, ustez ebatzi behar genuen puzzlea ebatzi behar genuena ez den arren, ebatzi behar genuenaren lekua hartzen du, hain osoki hartu ere ez garela haserako puzzle intentzioaz gogoratu ere egiten.
 
Hauteskunde kanpainako azken astea den honetan puzzle berrien piezak zabaltzen dira mahai bakoitzean, astebete barru zein forma izango duten ez dakigun koloredun puzzleak denak, zenbaitetan uste baino kolore gehiago ere izan ditzaketenak, baita oso forma berezi eta arraroak ere, eta zeinetan berriz ere garrantzizkoena ertzak izango diren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!