Hasi da V. Ataria Pilota Txapelketa

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko maiatzaren 4a

Atzo ekin zion eskualdeko haur eta gaztetxo onenak biltzen dituen txapelketak. Gaur, lehen jardunaldiko partida gehiago jokatu dira, Irurako pilotalekuan. Arratsaldean, berriz, beste frontoi batzuek hartuko dute erreleboa.

Goizeko partidak, Anoetako frontoian ziren jokatzekoak, baina ikastolaren festa zela eta, lekuz aldatu behar izan dituzte. Irurako Udal Pilotalekuan, Benjamin B mailako partidak jokatu dituzte, eta hauek izan dira emaitzak:

  • Mintegi-Acosta 16-13 Irastorza-Agirre (G multzoa)
  • Agirrezabala-Irazusta 4-16 Telletxea-Zabala (H multzoa)
  • Arruti-Val-Roteta 12-16 Aierdi-Hermida-Ibarbia (H multzoa)
  • Saralegi-Saralegi 15-16 Ruiz Eizagirre (H multzoa)

Arratsaldean Benjamin A mailako partidak jokatuko dira, Asteasun eta Ibarran. Ikusi partiden egutegi osoa hemen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!