Irurako EH Bilduk udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 1a, 11:13

"Talde orekatua" aurkeztu du koalizioa abertzaleak maiatzeko udal hauteskundeetarako.

Irurako EH Bilduk, udal hauteskundeetarako taldea osatuko dutenen izenak eman ditu ezagutzera. 2018-19 ikasturte osoa daramate hauteskunde prozesuan, eta udalgintzarako taldeari dagokionez, 2019ko urtarrilean eman zuten lehen pausoa, herritarren batzarrak hautagaien izenak proposatu zituenean. Hurrengo asteetan kontaktu fasean aritu dira, eta hainbat pertsonekin hitz egin ondoren, 12 pertsonako zerrenda osatu dute, EH Bilduko taldeak berretsi duena.

Taldea osatzean, lan honetan egin dezaketen ekarpena kontutan hartu da, eta "talde orekatua" izatea hainbat arlori dagokionean: udalgintzan esperientzia duen jendea eta ardura hauetan berriak direnak; gazteagoak eta zaharragoak; genero, jatorri eta lanbide aniztasuna… "Lanerako gogoa, ilusioa eta gaitasuna denek dute, eta EH Bilduren filosofiarekin bat eginik, benetan oinarrituko da alderdiaren lana taldearen lanean, lidergo indibidualisten gainetik. Benetan sinesten dugulako, lan kolektiboak ematen diola indarra eta sendotasuna gure proiektuari", esan dute Irurako EH Bildutik.

Hauek dira EH Bilduren hautagaitza osatzen duten 12 kideak:

1. Gorka Murua. Metalgintzako langilea. Zinegotzi eta alkateorde 2011-15 artean.

2. Olaia Nieto. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua. Banketxeko kudeatzailea. Zinegotzi 2011-19 artean.

3. Mikel Iturbe. Metalgintzako langilea. Zinegotzi 2011-19 artean.

4. Noelia Lataburu. Ikusentzunezko Komunikazioan Lizentziatua, eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan Graduatua. Irakaslea. Zinegotzi 2011-15 artean.

5. Leticia Aristi. Arte Ederretan lizentziatua, Masterra Arteterapian. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

6. Begoña Oteiza. Haur Hezkuntzako Magisteritza eta Logopedia Masterra. Irakasle.

7. Xabi Karrera. Psikologian Lizentziatua. Administrari.

8. Jaxone Garmendia. Fisioterapian diplomatua. Osakidetzan egiten du lan.

9. Jorge Naur. Laguntzaile Soziosanitario ikasketak. Hirugarren Adineko zentro batean ari da lanean.

10. Iñaki Gabarain. Lanbide Heziketako ikasketak, metalgintzan lanean. Zinegotzi 1991-95 artean.

11. Pello Arsuaga. Elektrizitatea, Elektronika eta Makina-Herramienta alorrean ikasketak. Metalgintza arloan ari da lanean.

12. Ioritz Lazkano. Automatizazio eta Robotika Industrialeko goi mailako ikasketak. Deliniante.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!