16:20ean auto istripua gertatu da Iruran. Herritik N-1 errepidera joateko dagoen irteeran, Donostiako noranzkoan eta ikastolaren aurrean, kotxe bat irauli da. Anbulantzia eta ertzainak bertaratu dira, suhiltzaileekin batera. Ertzaintzaren esanetan bi pertsona daude autoan zaurituta. Istripuak ez du eraginik izan N-1 errepideko zirkulazioan.