Irurako jaiak 2018

Xaregileek piztu dute festa

Ataria 2018ko irailaren 21a

Hasi dira Irurako San Migel festak, eta bi asteburutan zehar hainbat ekitaldi izango dituzte herritarrek eta bertara joaten direnek. Jesus Mari Arsuaga eta bere seme Pello Arsuaga xaregileek bota dute suziria.

Jende ugari elkartu da herriko plazan, festak hasteko gogoz. Txupinazoa bota ondoren jaitsi da herensugea elizatik udaletxeraino, eta ohiko globo eta gozoki jaurtiketaren ondoren hasi da kalejira. Irurako erraldoi eta buruhandiak ibili dira herriko kaleetan zehar, Loatzo musika eskolako musikariek giroturik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!