Irurako haurrak, Oria ibaia garbituz

Ataria 2018ko ekainaren 22a

Irurako Ikastolako haurrek, udalaren ekimenez eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Oria Ibaia ezagutzeko jardunaldi batean hartu dute parte.

Hasteko, Oria ibaiko uren azterketa egin zuten. Ur laginak jaso eta aztertu eta ondoren, 100m2ko eremuko ibai bazterraren garbiketa egin zuten. 70 kilo zabor jaso zituzten, eta erakusgai egon ziren egun batzuetan inguruan pasatzen diren herritarrei kontzientzia pizteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!