Maiatza Kulturalaren barruko ekitaldiak ostegunetik igandera

Ataria 2018ko maiatzaren 15a

Irurako kultura sailak ekitaldiak antolatu ditu datorren asteburu honetarako.

Maiatzak 17, osteguna

17:00. Potxin eta Patxin pailazoen Hondartzan ikuskizuna plazan.

Maiatzak 18, ostirala

19:00. Trinketean Pipermint Quartet laukotearen musika emanaldia.

22:15. Enara tabernan mus txapelketaren finala.

Maiatzak 19, larunbata

10:30. Irurako ikastolaren jaia .

Maiatzak 20, igandea

10:00. Azokako postuak irekitzea.

10:30. Dantzari txikien topaketa eta kalejira.

11:00. Gazta tarte lehiaketa. Norberak etxean egindako tarta aurkeztu behar du.

12:30. Dantzari txikien emanaldia plazan.

13:00. Gazta tarta lehiaketaren epaia eta sari banaketa.

14:00. Azokaren bukaera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!