Kirol astea amaitzeko, herri krosa

Irati Saizar Artola 2018ko api. 22a, 14:13

Bailarako VII. Kros Herrikoia egin dute goizean Iruran. 2 urtekoetatik hasi eta helduen lasterketarekin amaitu dute.

Apirilaren 14tik aurrera egitarau zabala eduki dute Iruran kirol astea dela eta. Gaurko herri krosarekin amaitutzat eman dute. Kros herrikoian adin ezberdinetako haurrentzat ibilbide ezberdinak antolatu dituzte, eta guztiek hartu ahal izan dute parte. 

Benjaminetan, Oihane Inurrita eta Aner Unanue izan dira irabazleak; alebinetan, Irati Fernandez eta Ioritz Arruabarrena; eta infantiletan, Ane Martin eta Markel Maiza. Helduek 5.145 metro egin behar izan dituzte. Emakume beteranoen saria ordena honetan lortu dute: Arantzazu Irizar, Nerea Bidaurreta eta Garbiñe Mendizabal. Mutiletan, berriz, Juan Mari Juez, Oscar Rubinos, eta Mitxel Cuadrado izan dira saria eskuratu dutenak. Lasterketako garaile nagusiak, aldiz, Leire Lopez eta Ibai Bereziartua izan dira. Podiumeko bigarren koska igo dutenak Elena Santervas eta Xabier Agirrezabala, eta hirugarren postuan Veronica Goitia eta Mikel Imazek egin dute.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!