Kirol astea egingo dute apirilaren 14tik aurrera Iruran

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 11a, 12:01

Apirilaren 22an egingo den bailarako VII. Kros Herrikoiarekin amaituko da kirol astea.

Honako egitaraua prestatu dute aste honetarako:

Apirilak 14, larunbata

16:00. Frontoian frontenis txapelketa gaztelekukoentzat.

Apirilak 15, igandea

11:30. Katategi industriagunean gazte mailako patin lasterketa. Gipuzkoako txapelketa.

Ondoren. Patin lasterketa herrikoia sei urtetik gorakoentzat eta segidan, patin lasterketa herrikoia helduentzat.

16.00. Xare partidak trinketean.

Apirilak 16, astelehena

17:00. Plazan umeentzako herri jokoak erretiratuek gidatuta.

Ondoren. Merienda parte hartzaileentzat.

Apirilak 18, asteazkena

18:30. Plazako eskolan Hirutik bat Peruko mendietako espedizioaren inguruko ikus-entzunezkoa.

Apirilak 19, osteguna

17:00. Nagusien ibilaldia plazatik abiatuta.

Apirilak 20, ostirala

17:00. Frontoian kirol saltsa LH3 eta LH6 arteko ikasleentzat. Izen emateak, apirilaren 16a baino lehen egin beharko dira kultura bulegoan edo Irurako ikastolan.

Apirilak 21, larunbata

11:00. Trinketean Gravni Txapelketako partida eskuz binaka: Gipuzkoa vs Errioxa.

Ondoren. Nesken gomazko paleta lagunarteko partida: Amaia Irazustabarrena eta Leire Galdos vs Miren Goikoetxea eta Ariane Arrieta.

Apirilak 22, igandea

11:00. Plazan Bailarako VII. Kros Herrikoia bi urtetik 14 urtera bitarteko haur eta nerabeentzat.

12:00. Helduak eta beteranoak.

Irurako Herri Krosaren izen ematea:

2 eta 5 urte artekoek (2015-2012) 225 metro egin beharko dituzte

6 eta 8 urte artekoek (2011-2010) 450 metro egin beharko dituzte.

9 eta 10 urte artekoak (2009-2008) 565 metro egin beharko dituzte.

11 eta 12 urte artekoek (2007-2006) 1.130 metro egin beharko dituzte.

13 eta 14 urte artekoek (2005-2004I 1.695 metro egin beharko dituzte.

Dominak izango dira parte hartzaile guztientzat eta benjamin, alebin eta infantil mailetako lehen sailkatuentzat trofeoa izango da. Izen emateak doakoak izango dira eta aurretik ikastetxeetan eta egunean bertan 10:30etik aurrera plazan egin beharko dira.

Heldu eta beteranoek (2003-1928) 5.145 metro egin beharko dituzte korrika eta lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat trofeoak izango dira eta bukaeran zozketa egingo da. Aurretik izen emateko www.herrikrosa.com webgunean eman behar da izena hiru euroan. Egun berean, 11:00ak arte plazan egin ahal izango da bost euroan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!