Omenaldia egingo diote Aitor Mendiluzeri Iruran

Ataria 2018ko martxoaren 2a

Herrian sortze bidean den elkarteak antolatu du ekitaldia eta martxoaren 10ean izango da, 12:00etan hasita.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian bigarren tokian sailkatu zen Aitor Mendiluze (Andoain, 1975), Iruran bizi den bertsolaria. Herrian omenaldia antolatu diote eta hauxe da martxoaren 10erako prestatu duten egitaraua.

12:00. Omenaldia plazan.

Ondoren. Triki-bertso-poteoa.

14:00. Bazkaria. (Helduek: marmitakoa, redondoa saltsan eta pantxineta 20 euroan; Umeek: makarroiak, oilaskoa eta izozkia 10 euroan). Txartelak martxoaren 6ra arte egongo dira salgai Xare kafetegian, Errekalden, Enaran eta Trinketean).

Bazkalostean. Bertsolariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!