Bikoteen jaialdia egin dute Irurako haurrek

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko otsailaren 7a

A ze parea, karakola eta barea lelopean ospatu zuten Irurako ikastolan atzo, inauterietako jaialdia. Txanogorritxu eta otsoa, erlea eta lorea, sagua eta katua, euria eta eguzkia, eta Pinotxo eta Gepetto gorpuztu zituzten.

Frontoia bete zen ikastolako ikasleen dantzak ikusteko. Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek aurkeztu zuten ikuskizuna eta bi saski ere zozkatu ziren.

Bi urtekoek eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoek, Txanogorritxu eta otsoa gorpuztu zituzten. Haur Hezkuntzako lehen mailakoek eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoek, erlea eta lorea; Haur Hezkuntzako bigarren mailakoek eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoek sagua eta katua; Haur Hezkuntzako hirugarren mailakoek eta Lehen Hezkuntzako bosgarren mailakoek euria eta eguzkia; eta Lehen Hezkuntzako lehen mailakoek eta seigarren mailakoek Pinotxo eta Gepetto.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!