Irurako San Mielak 2017

Festa hasi besterik ez da egin

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko irailaren 23a

Sanmiel festetako lehen asteburuan murgilduta daude irurarrak. Atzo jaitsi zen herensugea eta urriaren 1a bitarteko egitaraua dute aurretik. Haur, gazte eta bikoteen eguna da gaurkoa, eta ederki aprobetxatzen ari dira.

Haur, gazte eta bikoteen eguna da gaurkoa, Iruran. Haurrek puzgarri eta bestelako jokoak dituzte garbilekuko plazan, baina guztiek dute festan murgiltzeko aukera Iruran. Gazteek patata tortilla lehiaketa izan dute elizpean eta 3 pertsonez osatutako 26 taldek hartu dute parte. Ondoren iritsi da dantza-sokaren txanda.

Eguna bukatu aurretik bertso saioa izango da elizan eta baita poteo musikatua eta buruhandiak ere. Gauean Iratzar taldearen doinuak izango dituzte eguna goizaldera arte luzatzeko.

Ikusi egitaraua hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!