Ametsa Trinketeko taberna ustiatzeko jende bila dabil udala

Ataria 2016ko urriaren 14a

Irurako Udalak Ametsa udal Trinketeko taberna zerbitzua kontratatzeko prozedura berrabiarazi nahi du, dagokion zerbitzua eta kirol instalazioak zaintzea barne hartzen dituena

Udalak proposamena orokorrean jakinarazi du, eta zerbitzu hori gauzatzeko prest dauden pertsonak ezagutu eta zerbitzua zer baldintzatan gauzatuko luketen jakin nahi du.

Urria bukatu bitartean, gutxi gorabehera, interesdunek ¡Irurako udalera jo dezakete, elkarrizketa hitzartzeko: San Migel Plaza, 1. Irura. Idazkaritzan, 943 69 13 33 telefono zenbakian eska liteke hitzordua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!