Irurako jaiak 2016

Festa giroa bueltan da

Ane Urkola 2016ko ira. 29a, 12:00

Hiru eguneko atsedenaren ondoren, asteazkenean hasi ziren berriz ere Irurako jaiak. Arratsaldean, buruhandiak ibili ziren herrian; ondoren, Loatzo Musika Eskolaren eta Irurako abesbatzaren emanaldia izan zen.

Gaur ari dira ospatzen Irurako festetako egun handia, San Migel Eguna. Goizean, diana egin dute txistulariekin, eta 11:00etan meza nagusia izan da. Ondoren, Irurako dantza eskolakoek emanaldia eskaini dute, eta hamaiketako herrikoia izan da San Migel plazan.

Arratsaldean, haur ikuskizuna eta bertsolariak

Arratsaldean jarraituko du festak Iruran. Zoo Zoom haur ikuskizuna izango da San Migel plazan, 17:00etan. 19:00etan, berriz, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Agin Laburu bertsolariek bertso saioa eskainiko dute Irurako oholtza gainean.

Astebururako indarrak hartuko dituzte gauean irurarrek. Bihar, ostirala, buruhandi eta erraldoien kalejira eta playback jaialdia izango dira, besteak beste; larunbatean erreko dute herensugea, baina izango dute bitartean zertaz gozatu. Ikusi egitaraua hemen:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!