Irurako jaiak 2016

Irurako jaietako egitaraua

Ataria 2016ko irailaren 19a

Txupinazoa lehertzearekin batera, datorren ostiralean jaitsiko da herensugea Irurara. Asteburu honetan berotuko dituzte motorrak irurarrek; atseden hartuko dute hiru egunez, eta hurrengo ostegunean ekingo diete berriz herriko jaiei.

Irailak 23, ostirala

18:30. Danborrada Agustinenea plazatik.

19:00. Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera San Migel plazatik

Ondoren. buruhandi eta erraldoiak San Migel plazan.

21:00. Barrikotea San Migel plazan.
Oharra: Jan-ontziak eta mahai tresnak norberak eraman beharko ditu, eta afalostean, mahaiak garbi utzi behar dira.

22:30. Dantzaldi Zesuma taldearekin San Migel plazan.

 

Irailak 24, larunbata

09:00. Gazte Festen hasiera San Migel plazatik.

11:00-13:00. Haur parkea garbilekuko plazan.

13:00. Gazteen dantza soka San Migel plazan (aurten nesken txanda)

14:00. Haurren bazkaria San Migel plazan.

14:30. Bikoteen bazkaria Aizpurua jatetxean eta gazteen bazkaria Share elkartean.

15:30-18:30. Haur parkea garbilekuko plazan.

18:30. Kalejira Ttek elektrotxarangarekin Share elkartetik aterata.

21:00. Gazteen afaria.

23:00. Kontzertua: Humus, Auxili eta Bad Sound System taldeekin San Migel plazan.

 

Irailak 25, igandea

11:00. Molto Grand Prix lasterketak 2 eta 5 bitartekoentzat frontoiaren aurrean, eta patin-lasterketak 6 urtetik gorakoentzat Katategi industrialdean.

12:30. Apar festa Trinketeko aparkalekuan.

17:00. Herri Kirolen saioa Ibaiondo 1 aparkalekuan (Enara tabernaren parean). Aizkoran: Jesus Mujika eta Xabier Zaldua, Ugaitz Mugerza eta Jokin Alkizalete. Harri-jasotzailea: Iñaki Perurena.

18:00. Ongi etorri findemundo kale antzerkia San Migel plazan.

19:00. Sagardoa dastatzea San Migel plazan.

 

Irailak 28, astezkena

18:15. Buruhandiak, Loatzo musika eskolako trikitilari eta txistulariek girotuta, San Migel plazan.

19:30. Loatzo musika eskolaren emanaldia, San Migel plazan.

Ondoren. Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia, San Migel plazan.

 

Irailak 29, osteguna

09:00. Diana txistulariekin.

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Irurako dantza eskolakoen emanaldia eta jarraian, hamaiketako herrikoia San Migel plazan.

17:30. Zoo Zoom haur ikuskizuna San Migel plazan.

19:00. Bertsolariak San Migel plazan: Amaia Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Agin Laburu.

 

Irailak 30, ostirala

18:30. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo musika eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta.

Ondoren. Txistor-jatea Share elkartean.

22:30. Play Back jaialdia San Migel plazan.

 

Urriak 1, larunbata

11:30. Xake partidak trinketean Ametsa pilota elkarteak antolatuta.

14:00. Herri bazkaria Txomin Parrilaren eskutik San Migel plazan.

Ondoren. Kantu-poteoa, Joxe Mendizabalek alaituta.

22:45. Herensugea erretzea.

23:15. Kontzertua Kimbala eta Bi Bala taldeekin, eta ondoren Dj Bull,  San Migel plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!