Festa batzordearen bilera egingo dute

Ataria 2016ko uztailaren 5a

Gaur, asteartea, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko batzar aretoan bilduko dira.

Irailaren 29aren bueltan ospatzen dituzte San Migel jaiak Iruran. Bi asteburutan gauzatzen dira ekimenak. Festak prestatzen joateko, Marta Castrillo udaleko kultura batzorde buruak festa batzordearen deialdia luzatu du. San Migel jaien antolakuntzarekin jarraitzeko gaiak izango dituzte hizpide gaurko bileran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!