«Familia eta gizarte hesia» osatzeko deia Iruratik

Ataria 2016ko ekainaren 17a

Hesia igandean, 12:00etan, Antiguoko tuneletik abiatuko da eta Kontxako pasealekutik, Alderdi Ederreraino joango da. Iruratik bertara joateko deia luzatu dute.

Familiak bata bestearen atzetik, desfile moduan joango dira Donostian zehar. Amaieran ekitaldi txiki bat egingo dugu eta bertara modu berezian jantzita joatea eskatzen diete parte hartzaileei. GuraSOSen logoa irudikatu nahi dute: nagusiak eta seme-alaba zaharrenak beltzez eta seme-alaba bakarrak eta txikienak txuriz jantzita joatea eskatu dute. Haurrek, gainera, babes moduan zapi gorria eramango dute maskara moduan.

Eskaera luzatu du GuraSOSek

Iruratik, agintariei mezu garbi bat helarazi nahi diete: «Interes ekonomiko eta politikoen gainetik gure seme-alaben osasuna lehenestea nahi dugu». Horregatik, prebentzio eta babes printzipioak aplikatzea eskatzen diete eta ondorioz, «erraustegiaren proiektua alde batera uztea». GuraSOS taldeak Donostiara agertzeko deia luzatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!