Maiatzak 30, astelehena
18:30. Iruratarrak Munduan: hitzaldi musikatua izango da plazako gela borobilean. Lore Amenabar soinujolea eta Iñar Sastre pianojolea ariko dira emanaldian.
Maiatzak 31, asteartea
18:30. Gure bizitzaren autogestioa: xaboia egiten ikasteko tailerra eskainiko du ehmunduan@gmail.com helbidean eman beharko da izena. Garbigailuko xaboia eta xaboi gogorra egiten ikasiko dute bertaratutakoek. Plazako gela borobilean emango da tailerra.
Ekainak 1, asteazkena
18:00. Unai Apaolazak hitzaldia eskainiko du gela borobilean. "Independentismo berria: abertzaletasunetik harago" izenburua eramango du.
Ekainak 4, larunbata. Euskal Herria Eguna
10:00. Txirrindulari lasterketa izango da umeentzat. Euskal selekziorako txirrindulari bila ekimena kultur etxea aurrean.
11:30. Slackline tailerra izango da udaletxe aurrean.
12:30. Kalejira eta txikiteoa izango dira Gareseko erraldoiekin San Miel plazatik aterata.
13:30. Ikurriñari omenaldia egingo zaio.
14:00. Herri bazkaria izango da plazan eta ondoren, Irurako Eguzki-goxo abesbatzaren emanaldia.
18:00. Ume eta helduentzako jolasak izango dira plazan.