Ikastolaren eguna ospatu dute

Ataria 2016ko maiatzaren 16a

Larunbatean egun osoko ekitaldiak antolatu zituzten Irurako Ikastolaren eguna ospatzeko.

11:30 Ikastolatik plazara abiatu ziren kalejiran eta ondoren Lehen Hezkuntzako bosgarren mailakoen bertso saioa izan zen. Jarraian dantza saioa izan zen. 12.30ean guztientzako jolasak izan ziren eta eguerdian bazkaria.
 
Arratsaldean guraso eta haurrentzat jokoak izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!