Maiatzako kultur ekitaldien barruan, pailazoak atzo eta bakarrizketa gaur

Ataria 2016ko maiatzaren 13a

Atzo arratsaldean Koko eta Moko pailazoen Parranda tutiplen ikuskizuna izen zen Maiatzean Kultura ekimenaren baitan. Gaur gauean, Jose Kruz Gurrutxagaran Umorea bakarrizketa izango da 22:30ean Irurako ikastolaren plazako egoitzan.

Hasiera batean, plazan zen egitekoa pailazo ikuskizuna, baina eguraldi txarragatik frontoian egin zuten azkenean. 90 haur inguru egon ziren ikuskizuna ikusten eta baita 40 guraso ere.

Gaur gauean, Jose Cruz Gurrutxagaren Umorea bakarrizketa saioa, 22:30ean hasiko da, plazako ikastolaren gela borobilean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!