Sukaldatu programa burutu dute Irurako ikastolan

Ataria 2016ko martxoaren 4a

Hirugarren urtea da Irura eta Anoetako ikastolek Sukaldatu programa lantzen dutela Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleekin.

Basque Culinary Centerrekin batera Ikastolen Elkarteak lantzen duen egitasmoa da Sukaldatu izeneko programa. 

Sasoiko prodruktuak dastatu eta bestelako baloreak ere lantzen dituzte ikastetxeetan: garbitasuna, ardura, lanen banaketa, lankidetza... Irurako ikastolan, Aitzol Zugasti eta Aritz Ansola sukaldariak aritu dira ikasleei azalpenak ematen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!