Hamaiketakoa

Irurako Hamaiketako bereziak eman duena

Ataria 2015eko abenduaren 4a
Iruratik egin dugu Hamaiketako berezia, herriko protagonistak gure mikrofonoetara hurbildu direlarik. Datorren ostiralean, berriz, Zizurkilen izango da Ataria irratia.

Jon Gurrutxaga 'DJ Bull' izan dugu gurean, DJ bezela izan dituen bitxikeri eta pasadizoak kontatu dizkigu.

Aitor Mendiluzek bertsoak eeree jarri dizkio herriari

Mari Karmen Iradi Tolosako Babarrun elkarteeko lehendakari izandakoa ere gonbidatu dugu, eta babarrunaren inguruan eta baserri munduaz aritu gara.

Marimi Ugalde 16 urtez Irurako alkate izandakoak ere hamaika kontu ekarri ditu gure hamaiketakora.

Ana Leunda herriko alkateak Irurako proiektuen berri eman digu.

Irurako ikastolako gaztetxoen bertso eta txisteak entzunez ere ederki igaro dugu.

Iruran bereizgarri den sareaz ere aritu gara Andoni Lizasorekin. Datorren ostiralean Zizurkilen izango da Ataria irratia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!