Irurako EH Bildu: "Ez dugu sistema berria boikoteatuko"

Mikel Iraola 2015eko abenduaren 3a

Hala ere, koalizioak bere desadostasuna adierazi du EAJren udal gobernuak atez ateko hondakin bilketa sistema aldatzeko erabakiaren aurrean.

Irurako EH Bilduk ez du boikoteatuko Irurako hondakin bilketa sistema berria, "atzera-pausoa" dela iruditu arren. Hori adierazi zuen atzoko agerraldian: "Hondakinak gaika ateratzen jarraituko dugu. Are gehiago, jendea sistema berria ondo erabiltzera animatuko dugu, helburua ahalik eta gehien eta ondoen birziklatzea delako".

Hala ere, aldaketaren inguruan hainbat kexa plazaratu ditu EH Bilduk. Izan ere, udalak aldaketaren erabakia "presaz" hartu duela ondorioztatu du, "sistema alternatiborik eta daturik aurkeztu gabe". "Gezurrak eta inposizioa" ere erabili dituela salatu du: "Mankomunitatearen adostasuna dutela esan dute, baina hori ez da horrela; gainera, orain arte Bilduko zortzi zinegotzien erabakiak inposizioak ziren, orain ordea, gehiengoaren erabaki demokratikoa". 

Bostgarren edukiontzia jartzea arduragabekeriatzat jo du koalizioak, orain arteko %73eko gaikako bilketatik %30era jaisteko arrikusa ikusten baitu: "Errefusa asko igotzen da kontrolik ez dagoelako" dio.

Orain arteko %73ko zifra hori, berriz, ontzat eman du: "Herritar zenbaitek ez zuten onartu sistema aldaketa, baina ukaezina da emaitza oso onak eman dituela". Hori dela eta, aurrerantzean ekologia eta osasuna babesteko dei egin du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!