Irurako Trinketeko taberna zerbitzua kudeatzeko lehiaketa atera da

Ataria 2015eko azaroaren 2a

Eskaintzak aurkezteko epea azaroaren 12an amaituko da. Interesatuek udaletxera jo beharko dute informazio eske

Urriaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ametsa Udal Trinketeko taberna zerbitzua kudeatzeko lehiaketa deialdia atera zen.

Helburua taberna zerbitzua eman eta Trinketea zaintzea da. Kontratuaren iraupena bost urtekoa izango da, urtebeteko probaldiarekin, eta hori amaitutakoan aukera egongo da bost urterako luzapena adosteko. Ez dute gutxieneko kanona ezarri.

Irurako udaletxean izango dute informazio gehiago interesatuek, 943 69 13 33 telefonoan. Bestalde, lehiaketaren baldintza pleguak, www.irura.eus webgunean ikus daitezke eta informazio gehiago eska daiteke, idazkaritza@irura.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!