Xabier Artola eta Idoia Besadak irabazi dute 30. Moises Azpiazu dantza solte txapelketa

Ataria 2015eko irailaren 12a

Argazkia: Mirari Altube (Goiena.eus)

Xabier Artola irurarra eta Pasaiako Idoia Besada izan dira txapeldunak Bergaran Moises Azpiazuren omenezko 30. bikote nagusien dantza solte txapelketan. Zazpi bikote izan dira. 

Bigarren Santurtziko Lander Campos eta Leioako Haizea Hormaetxea izan dira; hirugarren, berriz, Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrak izan dira.

Urtarrilean osatu zuten bikotea Artolak eta Besadak, eta maiatzean hasi ziren txapelketetan parte hartzen. Udaberri Dantza Taldeko kide den Irurako dantzariak Goiena-ri adierazi dion moduan, beste txapelketa batzuetan "indartsuago" izan ziren, eta ez zuten espero irabazterik: "Izugarrizko maila egon da, eta pozik gaude".  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!