Iruran EAJko Ana Leundak hartu du alkatetza

Ataria 2015eko ekainaren 13a

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan irabazi ondoren, bost zinegotzi izango ditu EAJk eta lau EH Bilduk. Ana Leunda jeltzalea izango da alkate berria Iruran.

Ainhoa Ugalde aurreko alkatearen eskutik jaso du aginte makila Ana Leundak. Koalizio abertzaleko hautagaiak zorionak eman dizkio jeltzaleari eta zorte ona opa dio.

"Orain arte egon den bezala, aurrerantzean ere udaletxeko ateak zabalik izango dira herritar guztientzat", ziurtatu du Leundak. Bide batez, beraiengan konfiantza jarri zuten herritarrak eskertu ditu alkate izendatu berritan.

Udaletxearen atarian udal gobernu berriari agurra egin dio dantzari batek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!