Iruran kultur ekitaldiak egingo dituzte asteburu honetan

Jon Miranda 2015eko ekainaren 9a

Ekainaren 12tik 14ra bitartean ekitaldiak izango dituzte Iruran. Besteak beste, xare partidak, dantzari txiki eguna eta III. Artisau eta Janari azoka egingo dira.

Ostiralean, 17:00etan gazte mailako bigarren xare txapelketa jokatuko da eta ondoren, Enara tabernan Eriz Magoa arituko da, 19:30etik aurrera.

Larunbatean, Xare Eskolakoek irteera egingo dute iparraldera eta Hiru Tontorrak mendi maratoiaren kontrol eta indar hartze puntuetako bat Iruran izango da.

Igandean, Urnieta, Villabona eta Irurako dantzar i txikiak arituko dira goizez eta hirugarren aldiz, artisau eta janari azoka egingo dute Irurako San Migel plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!