Erregaia lapurtzeagatik bi atxilotu Iruran

Ataria 2015eko ekainaren 1a

Oriako ertzain-etxeko kideek 39 eta 26 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean; izan ere, obretako makina batetik erregaia lapurtzen harrapatu zituzten, ibilgailuko erregai-tanga zulatuta.

Atzo, arratsaldeko laurak aldera, Irurako Ibaiondo industrialdeko segurtasun-zaintzaile batek Ertzaintzari jakinarazi zion gazte batzuk zeudela han, enpresa baten ondoan aparkatutako obra-makina bat manipulatzen. Inguruotan zaintza-lanetan zebilen herritarren segurtasuneko patruila bat tokira joan zen; han, egiaztatu zuten dumper makina baten erregai-tanga zulatuta zegoela, barruko gasolioa ateratzeko.

Agenteak iristerako, susmagarriak ez zeuden inguruetan; beranduago atzeman zituzten, handik hurbil, turismo batean industrialdetik alde egitera zihoazela. Ertzainek identifikatu zituzten eta, beharrezko egiaztapenak eginik, biak atxilotu zituzten, ustezko lapurreta-delitu baten egileak izateagatik. Jarraian, ertzain-etxera eraman zituzten, beharrezko izapideak egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!