“Herritarrak adierazi diguten konfiantza bultzada ikaragarria da guretzat. Iruraren garapen ekonomikoa lehenetsiko eta irurarrekin batera proiektu partekatu baten aldeko apustua egiten duen udaletxea nahi dugula adierazi genuen eta kanpainan zehar gure konpromisoak aurkeztu ditugu. Horiek izango dira gure ardatzak udalgintza lanetan, beti ere irurar guztien ongizatearen alde” azpimarratu du ekainaren 13tik aurrera alkate berria izango den Ana Leundak .