Pasahitza (zaharra)

"Herriarentzat lan egiten jarraitzea da nire helburu nagusia"

Iñigo Terradillos 2015eko maiatzaren 19a

Ainhoa Ugalde Irurako EH Bilduren alkategaia da. "Pausoz pauso Irura hobe baterantz joatea nahiko nuke, eta horretan lanean jarraitzea da gure asmoa", adierazi du.

Azken legealdi honen inguruko zer nolako balantzea egiten duzu?
Balantze positiboa egingo nuke. Esperientzia berri bat izan zen duela lau urte, argi nuen herriarentzat lan egin nahi nuela eta gaur ere gauza bera pentsatzen jarraitzen dut. Irura hobe baterantz urratsak ematen joan nahiko nuke eta ardura horrekin orain arteko bidetik jarraituko dugu.

Zer nabarmenduko zenuke hauteskundeetarako prestatu duzuen programatik?Interesgarria da. Hirigintzan adibidez plaza oinezkoentzat soilik jartzea eta bidegorria egitea proposatzen dugu. Parke bat estaltzeko proiektua ere badugu eskuartean. Gazte eta nerabeen inguruan ere lanketa berezi bat egin nahi da, beraien guneak sortzeko herrian. Azken legealdi honetan oso garrantzitsuak izan dira auzoz auzoko bilerak, eta hauek indartzen jarraitu nahiko genuke, herriari hitza emateko eta aurrekontuetan erabakitzeko.

Irurarrek zergatik egin beharko luketen zuen aldeko hautua igandean?
Gure eredua herriarekin eta herriarentzat lan egitea da. Ideia hori gustuko duenak bozkatuko gaitu, eta gu bitartean emaitzen zain geratuko gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!