130 korrikalarik hartu dute parte Bailarako V. Herri Krosean

Ataria 2015eko apirilaren 27a

Irurako Kirol Astearen azken jarduera izan da. Hainbat mailatan izan da proba, eta lehen sailkatuak eta lehen irurarrak izan dira sarituak.

Antolatzaileek balantze positiboa egin dute. "Eguraldiak ez du lagundu eta eskualdean ere bazegoen beste kirol proba bat, horregatik gustura gaude izan den parte hartzearekin", azaldu dute. Bide batez, probaren babesleei eta laguntzen aritu diren boluntarioei eskerrak eman dizkiete.

Horrela geratu dira sailkapenak:

Aurrebenjaminak

Parte hartzaile guztiei domina eman diete, eta babesle baten oparia.

Benjaminak

-Lehen neska sailkatua: Ibane Arregi

-Lehen neska irurarra: Uxue Goitia

-Lehen mutil sailkatua: Markel Maiza

-Lehen mutil irurarra: Beñat Goitia

Alebinak

-Lehen neska sailkatua: Igone urtaza

-Lehen neska irurarra: Garazi Gurrutxaga

-Lehen mutil sailkatua: Jurgi Artola

-Lehen mutil irurarra: Diego Costa

Infantilak

-Lehen neska sailkatua: Irati Sarasola

-Lehen mutil sailkatua: Josu Azkue

Kadeteak

-Ez zen neskarik aurkeztu

-Lehen mutil sailkatua: Aitor Irurzun

-Lehen mutil irurarra: Gorka Lasa

Helduak

-Lehen emakumezko sailkatua: Silvia Leite

-Lehen emakumezko irurarra: Josune Otegi

-Lehen gizonezko sailkatua: Unai Señoran

-Lehen gizonezko irurarra: Alexander Irurzun

Beteranoak

-Lehen emakumezko sailkatua: Amaia Lacalle

-Lehen emakumezko irurarra: Garbiñe Arsuaga

-Lehen gizonezko sailkatua: Oskar Rubiños

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!