Gaztelekukoek jarri dute martxan Irurako Kirol Astea

Imanol Garcia Landa 2015eko apirilaren 18a

Sorpresarekin hasi dituzte ekitaldiak gaztetxoek, Trinketeko gimnasioan aurretik ezagutzen ez zituzten makinetan ibili baitira.

Kirol Astearen barruan, Gaztelekutik Kirol Asteburua antolatu dute. Aloña Barandarain Gaztelekuko begiraleak azaldu duenez, "helburua da kirola egitea, baina modu ezberdin batera. Indoor kirolak egiteko aukera dute, gimnasioan sartzeko eta makinetan ibiltzeko". Horrez gain, gaur arratsaldean ere herri kirolak egiten aritu dira, eta bihar goizean ginkana moduko bat egingo dute ezagunak dituzten kirolekin: futbola, saskibaloia...

Aurretik ere antolatu dituzte Gaztelekutik beste hainbat ekitaldi Kirol Astearen barruan. Bestalde, gaztetxoek ere aukera izango dute Kirol Astean parte hartzeko aukera, datorren igandean, apirilak 26, krosa egingo baita, eta kirol saltsa ere izango dute ostiralean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!