"Guztientzat gobernatzeko taldea" aurkeztu du EAJk

Ataria 2015eko apirilaren 16a

Ana Leunda izango da zerrendaburua, eta bere taldea "gogotsu eta ilusioz" dagoela adierazi du.

Irurako EAJk maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. Ana Leunda izango da alkategaia, eta prentsa ohar bidez adierazi du "topaguneak aurkitzeko jarrera irekiarekin gobernatu nahi duela". Zerrenda honako hauek osatuko dute:

  • Jesus Mari Alonso
  • Jose Ramon Epelde
  • Mª Cristina Santos
  • Marta Castrillo
  • Enrique Etxeberria
  • Sagrario Sorondo
  • Begoña Urkola
  • Yesenia Valderrama
  • Ordezkoak: Tomasa Sastre eta Leonora C. Halil

Zerrenda “herriarekin lotura handia duten emakume eta gizonek" osatzen dutela adierazi du alderdi jeltzaleak. Halaber, diote sinisten dutela "bestelako Irura batean, irekiagoa, begirunea duena eta toleranteagoa". Horretarako Laskibarren eta herrigunean egindako bileretan hartutako konpromisoak beteko dituztela diote.

Hamar konpromiso

Bestalde, Leundak bere programako hamar konpromisoak jakinaraziko ditu datozen egunotan. Lehena aurreratu du: “atez atekoa kendu eta edukiontzien aldeko apustua egin”. Industria sarearekin elkarlanean aritzeko jarrera ere agertu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!