Apeztegia-Sainz izan dira irabazleak

Asier Imaz 2015eko otsailaren 25a

Gipuzkoako Trinketeko Xareko finalak jokatu ziren iragan ostiralean Irurako Ametsa Trinketean.

Finalera bi bikote iritsi ziren, eta biak, Ametsakoak. Ondorioz, azken partida erabakigarria etxean jokatu zuten lau finalistek. Nagusien mailako finala iluntzean izan zen, eta Apeztegia-Sainz bikotea nagusitu zen, Ametsa 2 taldeko kideak hain zuzen ere. Finalean Ametsa 3ren aurka jokatu zuen, Santano-Vinuesaren aurka. Partida oso orekatua izan zen, eta amaieran, 40-37ko emaitzarekin irabazi zuten txapela Ametsa 2koek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!