Biribilgunearen lanak aurrera doaz

Ataria 2014ko urriaren 29a

Urriaren 20ean hasi ziren Irurako iparraldeko sarreran biribilgunea egiteko lanekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamendua ari da lan hauek burutzen eta trafikoari irekita mantenten da errepidea.

Hala ere, lanek irauten duten bitartean arretaz gidatzea eskatzen da. Bestalde, bertako autobus geltokia lekuz aldatu da lanak irauten duten bitartean. Geralekua autobus geltokiaren hasieran dago orain, Enara tabernaren parean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!