Artisau Azoka eta Dantzari Txiki eguna ospatu dituzte Iruran

Ataria 2014ko ekainaren 1a

Iruran Euskal Jaia ospatu dute asteburuan, eta ekimenaren barruan Artisau eta Janari Azoka izan dute, batetik, eta Dantzari Txiki Eguna, bestetik.

Artisau eta Janari Azokaren barruan, Argia Badago eta Dirdai postuek tailerrak egin dituzte, eta hauekin eta artisauen hainbat produktuekin batera 11 postutan jakiak izan dira.

Dantzari txikiei dagoekienez goizetik hasi dira dantzan, eta Irurako eta inguruko herrietako gazteak aritu dira kalejiran.

Euskal Jaiarekin eman diote amaiera Maiatza Kultura ekimenari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!