2014/02/03 - 2014/02/15 09:00

Sagardotegira joateko aukera

Irura
Irurako Udalak jakinarazi du autobus bat jarriko duela, otsailaren 15ean, 13:00etan Irurako plazatik aterako dena, dohainik, Irungo Ola sagardotegira joateko. Bertan, 30 euroren truke sagardotegiko bazkari osoa dastatu ahal izango da eta Irurako Udalak jarritako animazioaz gozatu (trikitilariak e.a.). Ondoren, herrira autobusez itzultzeko aukera ere izango da 19:00etan. Gainera, udalak argitu nahi du, norbaitek haurrak eraman nahi baditu, hauei bazkaria dohainik emango zaiela. Txartelak erosteko aukera dago Zaharretxe tabernan eta liburutegian.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!