Irurako ikastola, Irura
Goizean: TXOKOLATADA ikastolan, goizean; EUSKARAREN ALDEKO MEZUA asmatuko dute gelaka ikastolako maila guztietan; Ondoren, ARGAZKIA aterako da.
Arratsaldean: 15:00etan, KALEJIRA TRIKILARIEKIN: eguraldi ona egiten badu, LH–HH3ko
ikasleak plazaraino joango dira kalejiran eta han HHko ikasleekin elkartuko dira.
Eguraldi txarra egiten badu, frontoira joango dira zuzenean; 15:15ean, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNARI BURUZKO PREGOIA irakurriko dute LH 6ko bi ikaslek; 15:20ean, HIAHOKA taldearekin batera KANTU-SAIOA. Abesti ezagunak kantatuko dira euskara ikasten ari diren herritarrekin batera; ondoren, GAZTAIN JATEA: festari bukaera emateko, gurasoen eta udalaren laguntzaz, danbolinean gaztainak erreko dira
Hizkuntza: Euskara