Larunbatean, 19:30ean, pasa den asteburuko gertakarien harira, eraso sexisten aurkako manifestazioa egingo da
Irurako San Miel jaietako bigarren asteburua, pasa den igande goizeko gertakariak markatuko du. Festatik etxera zihoan 19 urteko neska batek sexu erasoak jasan zituen eta hori salatzeko manifestazioa egingo dute bihar arratsaldean.
Irurako festa batzordeak antolatuta, Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! Bortxatzaileak kanpora! lelopean, Irurako kaleak zeharkatuko dituzte 19:30etatik aurrera, herriko plazatik abiatuta.
Festei helduz, gaurko egunean umeak izango dira protagonista nagusiak. Jokoak, pailazoak, bazkaria eta kalejira izango dute guztiek batera. Bihar, berriz, herri bazkaria izango da plazan. Bazkalostean, txaranga doinuek alaituko dute plaza, eta gauean bertso saioa egongo da.
Igandean, San Miel egunez emango zaie amaiera jaiei. 21:00etan herensugea erreko da. Ekitaldi hori behar den bezala girotzeko, beltzez jantzita joateko eskatu dute.
Egitaraua
Irailak 27, ostirala
11:30. Eskulan tailerrak.
13:30. Haurren bazkaria.
15:00. Jokoak.
17:00. Poxpolo ta Konpainia pailazo taldearen emanaldia.
18:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira Loatzo Musika Eskolako trikitilari eta txistulariekin.
22:30. Play-back jaialdia. Parte hartzaileek musika MP3 formatuan eraman beharko dute 21:30erako.
24:00. Dantzaldia Ingo al deu taldearen eskutik.
Irailak 28, larunbata
11:00. Hegazti harrapakarien erakusketa Belatz elkartearekin.
13:00. Dantza-soka.
14:30. Herri bazkaria. Menua: txekorra, salda eta piperrada. Prezioak, 20 euro helduek, ikasle eta langabetuek 17 euro, eta haurrek 8 euro. Ondoren, Kalean txaranga.
22:00. Andoni Egaña, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeitia bertsolariak. Gai jartzailea Amaia Agirre.
23:30. DJ Bull.
Irailak 29, igandea
09:00. Diana txistulariekin.
11:00. Meza nagusia.
12:00. Irurako dantzarien emanaldia. Ondoren, hamaiketako herrikoia.
18:00. Ametsetan Bizi kale antzerkia Trapu Zaharrak taldearen eskutik.
19:30. Andoaingo Joseba eta Bakartxo dantza eskolak eskainitako areto dantzen emanaldia pilotalekuan.
21:00. Herensugea erretzea. Beltzez jantzita joatea eskatu da.