Eneko Garmendiak Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketa irabazi du. Igandean Legorretan jokatutako proban garaipena lortu zuen baliarraindarrak lokotx guztiak sei minutu eta 51 segundoan bildu ondoren. Gotzon Zulaika bigarren izan zen Garmendia baino lau segundo gehiago behar izan eta gero. Jon Larrañagak osatu zuen podiuma, sei minutu eta 59 segundoko denbora eginda. Zazpi minutu eta sei segundo behar izan zituen laugarren amaitu zuen Unai Alberdik.
Lasto altxatzean, Agirreurreta
Gipuzkoako Lasto Altxatze txapelketan Andoni Agirreurreta asteasuarrak irabazi du. Iruran bizi den asteasuarrak 21 jasoaldi egin zituen. Bigarren sailkatua, Lander Otermin Munainek izan zen 20 jasoaldi emanda. Pello Argaia zizurkildarra hirugarrena izan zen 16 jasoaldirekin, eta Mattin de la Sotilla tolosarrak laugarren postua lortu zuen 11 jasoaldi egin eta gero.