Ostiral gauean zine emanaldia izango da Irurako Kulturunean, Ttipittapa gaztelekuaren eskutik. Hemendik aurrera zine kluba hilabetean behin antolatzeko asmoa dute, eta emanaldiak doan izango dira. Gainera, ikusleek edaria nahiz palomitak bertan erosteko aukera izango dute. Bertaratzen direnek, Alberto Gorritiberearen Eutsi! filmaz gozatzeko aukera izango dute 22:00etan.