Irratia

Kulturari eskainitako tartea

-- Ataria --
8 atal entzuteko
Agustin Laskurain Irrintzi elkarteko kidea, azokaz
2014/07/17
Irrintzi elkarteak antolatzen duen 18. Villabonako Garagardo Azoka hasi da gaur. Elkarteko Agustin Laskurain izan da Ataria irratian azokaren berri emanez.
Asteasuko Santamaña festetako txupinazoa, prest
2014/07/17
Asteasuko Santamañako festak uztailaren 18tik 20era izango dira. Iñaki Amenabar Santamaña elkarteko kideak eman ditu jaien nondik norakoak Ataria irratian.
Auzolan Eguna Asteasun
2014/07/10
Pili Legarra alkateak eman du Ataria irratian Asteasun egingo den Auzolan Egunaren berri: erreka garbituko dute herritarren artean.
Alegiako festak asteartean hasiko dira
2014/07/10
Sei egunez luzatuko dira Alegiako festak, uztailaren 15etik 20ra, eta ohi bezala, bi egitarau izango ditu: festa batzordeak antolatutakoa, eta gaztetxea antolatutakoa Bibalabirjen jaiak izenarekin. Ataria irratian izan dira festa batzordeko Marijo Izagirre eta Patxi Renobales, eta gaztetxeko Imanol Irazustabarrena.
Blusen Eguna Zizurkilen
2014/07/03
Blusen Eguna ospatuko dute Zizurkilen uztailaren 5ean bertako kuadrillek. Irene Larrañagari elkarrizketa egin diogu Ataria irratian Blusen Egunari buruz gehiago jakiteko.
Tolosako Amarotz auzoko festak
2014/07/03
Tolosako Amarotz auzoan jaiak ospatuko dituzte uztailaren 4tik 6ra. Irati Zaldua festa batzordeko kideak eman du Ataria irratian festen berri.
Tolosako Iurreamendi auzoko festak
2014/07/03
Tolosako Iurreamendi auzoan festak ospatuko dituzte uztailaren 3tik 5era. Ataria irratian Pablo Lakuntza eta Patxi Amantegi auzokideak izan dira egitarauaren berri emanez.
San Fermin Txiki Tolosan
2014/07/03
Tolosako Alde Zaharrean sanferminak ospatuko dituzte uztailaren 5ean. Leire Urrestarazuk kontatu ditu egun horretako jarduerak.
.2..